Bestak 2026

Urdazubin ere bestak ospatuko dituzte maiatzaren 13tik 17ra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 12a

Asteazken arratsaldean abiatuko dituzte bestak eta giro ederra izanen da herrian igandera arte

Maiatzak 13, asteazkena
20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea plazan aperitifa ttiki batekin. 21:30ean herri afaria Montxo erretegian herriko musikariek alaiturik.

Maiatzak 14, ortzeguna
11:00etan meza nagusia. 12:00etan aperitifa Sarako Zazpiak Bat euskal dantza taldearekin. 16:30ean haurrentzako jokoak. 18:00etan bertso poteoa Joanes Illarregi eta Miren Artetxe bertsolariekin. 21:30ean paella jatea plazan. Ondotik, Holako erromeria taldearekin dantzaldia. 

Maiatzak 15, ortziralea
11:30ean haurrendako Conquis erronka. 14:00etan Ugarana emakume elkartekoen bazkaria eta gazte bazkaria. 17:00etan bote luze partida frontoian. 18:00etan txokolatea plazan. 19:00etan herriko gazteen herri kirol erakustaldia. 21:00etan pintxoak plazan denentzat. Ondotik, Hago Silik eta DJ Infernu. 

Maiatzak 16, larunbata
14:30ean zikiro jatea Igandea txarangak alaiturik. Gero, kalejira herriko karriketan barna. 16:30ean haurrentzako jokoak. 21:30ean indaberritzek,o xingar jatea eta giro onari kontzeko, A Toda Madre mariatxi taldearekin dantzaldia. 23:30etik aitzinera kontzertua Itzal erromeria taldearekin. 

Maiatzak 17, igandea
17:00etan pilota partida frontoian. Xala-Azanza, Mata eta Galarzaren kontra. 19:00etan Bankako Menditarren kontzertua eta pintxoak plazan denentzat. Ondotik, zozketa eta suzko zezena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun