'Gutun bat Kottori' dokumentala emanen dute ortziralean Saran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 14a

Harreman estua zuen Kotto Altzuguren beratarrak Sarako herriarekin. Bada, Espidobaita elkartak hari buruz egindako 'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia izanen da ortziralean. Sarako Lur Berri gelan izanen da dokumentalaren emanaldia 19:00etan.

Garazi San Martinek zuzendu du dokumentala eta Kotto ezagutu zuten hainbat lagunen testigantzak biltzen ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun