Hainbat inbertsio egin dituzte: «Turismo bulegoa behar bereziak dituzten pertsonentzat egokitu dugu altuera bikoitzeko mostradorearekin, indukzio elektromagnetikoko begizta batekin eta braille alfabetoan dauden kartelekin». Bide bera segitzeko asmoa dute: «Museoko gainerako aretoak eta ikus-entzunezkoak egokitzen joanen gara, eta leizean pasabideak jarriko ditugu mugikortasun urriko pertsonei bisita errazteko».
Gainera bertze hainbat lan ere egin dituzte: «Kontsumoa murrizteko autokontsumorako plaka fotovoltaikoak instalatu ditugu, araztegi bat jarri dugu lezean hondakinen kudeaketa hobetzeko eta ikerketa hidrogeologiko batek aukera emanen digu hurrengo urtean bisita berritua eskaini ahal izateko eduki digitalekin».
Aguirrek nabarmendu du ekimen guztiak «tokiko garapen iraunkorrean aitzinera egiteko asmoz» egiten dituztela eta bertako ondareari «duen balioa eta lekua emanez».