Ttipi Txartela

«Diseinu ezagunenak beti izaten ditugu dendan»

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 23a

Euskal kultura, umorea, pop kultura eta hitz jokoak. Lau osagai horiek dira  2016an Jon Paternek eta Frantxoa Usandizagak sortutako EzKexa markaren oinarriak.

Urtean bi kolekzio ateratzen dituzte. «Hasieran hamar diseinu berri sortzen genituen, baina orain, erdiak berriak eta erdiak errepikatuak izaten dira». Pixkanaka estiloa aldatuz joan dira, eta «hasierako argazki zaharrak» bertze diseinu batzuekin ordezkatzen. «Urtero Marea Gora diseinua saltzen da gehien». Horiekin batera, «Ikusi mendizaleak, Harro hadi Kantauri, Artzainak… Urtero errepikatzen ditugu eta dendan beti daude».

Jende aunitz izaten dute dendan, bertakoak eta kanpokoak: «Urte osoan irekia dago  denda eta urri erdialdean aterako dugu kolekzio berria».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun