Urriaren 10ean, ortziralea, eta 11n, larunbata, eginen dute azokaren borzgarren aldia. Ortziralean, eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta larunbatean, aldiz, familiena. Bi egunetan, hamabortz argitaletxek baino gehiagok euskara hutsean dauden haurrentzako eta gazteentzako literatura lanak eramanen dituzte Sarara eta haurrentzako hainbat ikuskizun, irakurketa eta tailer izanen dira adin tarteetan banatuta.
Antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute eta programa dena ikusimikusi.eus helbidean ikusgarri ezarri dute. Denak berdin, denak ezberdin. Eta zu? da aurtengo festibaleko gaia, eta horri loturikoak dira antolatutako ekintzak ere. Larunbateko sartzeak dagoeneko salgai paratu dituzte festibalaren webgunean.