Ondarearen Egunak hainbat ekitaldirekin ospatuko dituzte asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 19a

Olhain Ikastolako gurasoek prestatutako 'Saran Astia' pista jokoaren aurkezpena eginen dute larunbat arratsaldean.

Ondarearen Europako Egunen barrenean zenbait ekitaldi antolatu dituzte Saran asteburuari begira. Sarako Herriko Etxeak, Sarako lezeak, Olhain Ikastolak eta Larrungo Mediateken Sareak lagundu dute antolaketan.

Irailaren 20an, larunbatean 10:30ean Bazen behin… Saran ipuin kontaketak euskaraz eta frantsesez izanen dituzte Mediatekan, 0 urtetik 6 urte bitarteko haurrei zuzenduak. 15:00etan Herriko Etxeko Kontseilu Gelan, Bilketa.eus atarian Sara aipatzen duten dokumentu numeriko batzuen aurkezpena eginen dute. 16:00etan Saran Astia pista jokoaren aurkezpena Herriko Etxearen aitzinean, Olhain ikastolaren eskutik. 17:00etan dokumentu zahar batzuen erakusketa: XIX. mendeko eskuizkribu/inprimakiak eta mapa zaharrak (Napoleonen katastroa). 

Irailaren 21an, igandean, berriz, 19:00etan Sarako Lezetan, Plazandere llunpetik Argitarat dokumentalaren proiekzioa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun