Bideo-potret eta lekukotasunen bidez osatu dute eta sei emazte hautatu dituzte: Mikeltegiko bordako Germaine Errandonea, Kattin bordako Frantxa Lamothe, Haurziartzeko Théodora Zunda, Aldun zaharreko Thérèse Indart, Arretxeko bordako Marina Hirigoien eta Baratxarteko Estitxu Girard. Batzuk euren bizipenak kontatu dituzte, eta bertze batzuk zenduak diren emazteen hurbilekoen testigantzak dira. Hala ere, proiektu honek «emazte guziei» egin nahi die omenaldia, «itzaletik argitara ateratzeko».
Sarako hautetsi andereen ekimenez abiatu zuten lana eta Euskal Hirigune Elkarguneak bultzatu eta Kanaldudek egin du filma. Igandean, buruilaren 21ean, Sarako lezeetan ikusteko aukera izanen da, 19:00etan. Sartzea urririk izanen da.