Naroa Elizalde Etxekolonea pilotari zubietarra zena gogoan Ados pilota elkarteak antolatuta jokatzen ari den Etxeko Memoriala bertso pilota txapelketako azken txanpan sartua da. Gaur Sunbillan jokatzekoa den jardunaldiaren ondotik, ekainaren 1ean, igandean 17:00etan hasita jokatuko dute lehen faseko azkena Urdazubin. Eguzkiloreak eta Mitxoletak taldeak izanen dira aurrez aurre, Urdazubiko Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdian.E
guzkiloreak taldearekin ariko dira Arrieta, Mendiburu eta Mujika pilotariak, Uxue Fernandez bertsolariarekin. Mitxoletak taldean, berriz, Arrastia, Ruiz de Infante eta Oskoz pilotariak ariko dira, Angel Mari Peñagarikano bertsolariarekin. Eguzkiloreak taldeak puntu bat aski izanen du ekainaren 8an Zestoan jokatuko den finalerako sailkatzeko.