Alde batetik, Kukuprakak taldea, hau da, Barrokal, Orbegozo eta Aranburu pilotariak eta Maialen Akizu bertsolaria ariko dira. Bertzetik, Bitxiloreak taldea, Agirre, Iturriaga leitzarra eta Galeano pilotariak, Xebastian Lizaso bertsolariarekin.
Gogoratu behar da txapelketa Naroa Elizalde Etxekolonea Etxeko Zubietako pilotariaren omenez jokatzen dela. Adosen pilota eskolako irakasle ere izan zen Etxeko Sunbillan.