Gisa honetara, sailkapen orokorreko liderraren maillot gorria janzteaz gain, gazteen sailkapenean ere lehenbizikoa da Larronde. Berak garaipena lortzeko taldeak egindako lana azpimarratu zuen Sarako txirrindulariak helmugan.
Gaur bigarren etapa Iruñea eta Tafalla artean
Nafarroako Itzuliko bigarren etapa izanen dute gaur. 14:02ean abiatuko dira Iruñetik, Nafarroa Arenatik eta 138,8 ibilbidearen ondotik, Tafallan izanen dute helmuga. Tartean, hirugarren maiako lau mendi igo beharko dituzte (Añorbe, Arradia, Girgillano eta Tirapu) eta Villatuertan eta Garesen tarteko helmugak izanen dituzte.