Inauteak 2025

Inauteak ospatuko dituzte Urdazubin igandetik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 28a, 10:30

Musika, mozorroak eta umore ona izanen dira nagusi herrian martxoaren 2tik 4ra

Martxoak 2, igandea
09:00etan herriko gazteek kafea hartuko dute Karretero ostatuan eta etxez etxe ibiliko dira, musikaz alaituak. 09:30ean gaztetxoenak elkartu eta etxez etxe ibiliko dira, musikaz alaituak. 21:30ean pintxoak eta musika denendako Karretero ostatuan.

Martxoak 3, astelehena 
09:00etan gazteak elkartu eta etxez etxe ibiliko dira, musikaz alaituak. 09:30ean gaztetxoenak elkartu eta etxez etxe ibiliko dira, musikaz alaituak. 21:30ean pintxoak eta musika denendako Karretero ostatuan.

Martxoak 4, asteartea
10:00etan herriko gazteak Dantxarinean elkartu eta bentaz benta ibiliko dira, musikaz alaituak. 15:00etan pintxoak eta musika denendako. Ondotik haurrendako txokolate beroa eta sorpresa izanen dira Karretero ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun