Ikusi Mikusi haurren eta gazteen literatura azoka eginen dute Saran urriaren 11n eta 12an

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 19:31

Laugarrenez eginen dute Saran urriaren 11n eta 12 Ikusi Mikusi azoka. Haurren eta gazteen literaturara bideratutako azoka da eta euskara hutsezkoa. 'Bizi goxatu, osoki maitatu' du aurten lelotzat azokak.

Literatura oinarri, bertze hainbat ekitaldi ere izanen dira: literatura obretan oinarritutako ikuskizuna, tailerrak, animazioak, idazleekin eta ilustratzaileekin topaketak, eta hitzaldiak eta topaketa profesionalak.

Haurrak dira azokaren protagonistak eta ekitaldia espresuki antolatu dute beraien beharretara egokituz.

Saran kokatutako Mari Gorri Elkartea da proiektuaren sustatzailea, Sarako Herriko Etxearen, Galtzagorri Elkartearen eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun