Abuztuak 14, asteazkena
10:00etan besta hasierako suziria eta eskea herri osoan barna musikaz alaiturik. 18:00etan joko besta plazan.19:30ean Zutik elektrotxarangak plaza animatuko du. 22:00etan piperrada jatea plazan.00:00etatik aitzinera Bada Giro erromeriak alaituko du gaua.
Abuztuak 15, ortzeguna
12:30ean meza nagusia. Ondotik, Lekorneko dantzariak plazan, Herriko Etxeak aperitifa eskaintzen duen bitartean. 17:00etan herriko eta inguruko pilotari gazteek erakustaldia eginen dute frontoian. Ondotik, Boteluze partida jokatuko dute frontoian. 19:00etan Kiki Bordatxo taldea arituko da plazan. 01:00etan jokoak izanen dira txosnan.
Abuztuak 16, ortziralea
09:30ean zikiroko haragi prestatzea Akelarrenean. 12:30ean II. Speedsehar Zugarramurdi bildots ile mozte txapelketa plazan. 16:00etan haurrentzako jokoak eta puzgarriak frontoian. 17:00etan bertso poteoa herrian barna Maialen Lujanbio eta Joanes Illarregi bertsolarien eskutik, eta musikariek alaiturik.20:00etatik aitzinera Jose Anaiak taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 17, larunbata
09:00etan plater tiroketa Alkurruntzen. 12:00etan adinekoendako meza. 12:00etan Pontx pailazoaren haurrentzako emanaldia plaza inguruan. 14:00etan adinekoentzako bazkaria Azketan eta bazkari herrikoia plazan. 16:00etan mus txapelketa. 16:30ean zikiroko piperrada prestatzea Akelarrenean. 21:30ean mariatxien emanaldia plazan. Ondotik, DJ Xorta.
Abuztuak 18, igandea
08:00etan zikiroa prestatzeko hitzordua lezean. 12:00etan aperitifa herriko ostatuetan barna Gaitistaneko orkestrak eta Kuxkuxtu txarangak animaturik. 14:30ean zikiro jatea lezean txarangek animaturik. 19:00etan Larrain dantza eta mutxikoak plazan. 20:00etan hasi eta goizaldera arte Gautegun erromeria, Amarru elektrotxaranga eta DJ Infernu. Besta finitzeko, gaixoa ni plazan.
ç
Abuztuak 20, asteartea
16:00etan plater garbitzea Akelarrenean. Ondotik, lanean aritu direnendako zintzur bustitzea.