Sarako txondorrak ikatza emanen du ekainaren 23an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 10:00

Maiatzaren 25ean piztu zuten txondorra eta igandean emanen du ikatza.

Igande goizean aterako dute Sarako lezeetan

Maiatzaren 25ean piztu zuten Sarako lezeetako ikatz txondorra eta ia hilabete batez suak bere lana egin du, zenbait boluntarioren zaintzapean. Orain, ikatza ateratzeko garaia ailegatu da eta horixe eginen dute ekainaren 23an, igandean 11:00etan hasita. «Egun berezia izanen da, ikatz fresko freskoa ospatzeko parada!».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun