Sarako lezeetako txondorra piztu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 28a, 08:00

Txondorra eraiki dute Sarako lezeen natur gunean, Andoni Etxenike goizuetarrari eta bere taldeari esker, beraien ezagutzak partekatzera etorri baitira. Aitzinetik zenbait lan eginak zituzten eta maiatzaren 25ean, larunbatean egin dute txondorraren piztea, ‘Zahagi dantza’ eta guzi. Behin piztuta, Sarako lezeetan ikusgarri dago, sarbide librean, ikatza ateratzen den momentura arte (ekain erdialde-amaiera aldera).

Battite Laborde Sarako auzapezak solas batzuk egin zituen, eskerrak emanez Andoni Etxenikeri eta bere taldeari, «Sarako herria aberastu dutelako, ez diruz, lan horren jakitatez baizik. Altxor hori berriz berreskuratzea zoragarria da». Amets Arzallusek ere bertso dotoreak bota zituen:

 

Bizitzak sua beharrezko du, eta suak ikazkintza

Baina txondorra ez dut eza(g)utzen, (e)ta ez dakit nola mintza

Baina hemen bai gauza ederra da, behintzat gal ez dadin hitza

Eta gogoan izan dezagun, arbaso zaharren bizitza.

 

Goizuetatik eta Sarara, Katerik ez bedi hautsi

Baina egitea da errexena, orain ez dakar lan gutxi

Txondorrak bi gauz egiten ditu, sugaia eman eta utzi

eta guk maite ditugun gauzak, nola zaindu erakutsi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun