Maiatzaren 8an, asteazkenean, 18:00etan, boteluze partidak jokatuko dituzte frontoian. 20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea izanen dituzte plazan aperitifa ttiki batekin. 21:30ean herri afaria eginen dute Montxo erretegian herriko musikariek alaituta.
Maiatzaren 9an, ortzegunean, 11:00etan meza nagusia izanen dute. 12:00etan ezkila jotzea eta ondotik aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30ean haurrendako jokoak antolatu dituzte eta 18:00etan bertso poteoa Julio Soto eta Nerea Ibarzabalekin. 21:30ean paella jatea eginen dute plazan eta ondotik Itzal erromeria taldearekin dantzaldia izanen dute.
Maiatzaren 10ean, ortziralean, 11:30ean haurrendako Conquis challegea antolatu dute. 14:00etan mahaiaren bueltan elkartuko dira, Ugarana Emakume Elkarteko bazkaria eta gazteen bazkaria antolatu dituzte. 16:30ean haurren pilota partidak jokatuko dituzte. 20:00etan pintxoak banatuko dituzte plazan denentzat. Ondotik kontzertuak izanen dira plazan: Herritarrak, Pangea Pop, Akaleia eta Ganix DJaren eskutik.
Maiatzaren 11n, larunbatean, 14:30ean zikiro jatea eginen dute Elutxa txarangak alaiturik. Bazkalondoan kalejira eginen dute herriko karriketan barna. 16:30ean haurrendako jokoak antolatu dituzte. 21:30ean indarberritzeko zingar jatea eginen dute eta giro onari eusteko Chuchin Ibañez y los Charros taldearekin dantzaldia izanen da. 23:30etik aitzinera kontzertua eskainiko du Gabezin taldeak eta ondotik Ventura Djarekin besta luzatuko da goizaldera arte.
Maiatzaren 12an, igandean, 17:30ean pilota partida izanen da frontoian: GoÒi II.a eta Ladis Galarza, Xala eta Azanzaren aurka ariko dira. (Partidarako sarrerak bortz eurotan jarriko dituzte salgai). Partidaren ondotik, plazan nahi adina pintxo eta jateko izanen da. 20:00etan boletoen zozketa eginen dute. Zorte on!