Haur eta gaztetxoen pintura lehiaketa izanen dute larunbatean Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 4a, 19:00
Zortzi eta hamalau urteko neska-mutikoei zuzendutako pintura lehiaketa izanen dute larunbat goizean Senperen.

Kultur Topaketen Garaian sartuko dira Senperen apirilaren 6tik 19ra eta hainbat ekitaldi izanen dira. Hasteko, apirilaren 6an, larunbatean 09:00etatik 13:00etara, Senpereko Ortzadarra elkarteak antolatutako pintura lehiaketa izanen da Larrekon, 8 eta 14 urte arteko neska-mutikoei zuzendua.

Izen-ematea urririk izanen da, Alain (06 82 29 21 55) edo Marie-Neige (06 27 31 68 55) deituta.

Egun berean, Maider Cigarroa musikari senpertarraren Biran den lasaia kontzertua 20:30ean. Aipatzekoa da Arranoen Begia elkarteko argazkilarien lanean ariko direla topaketako egun guztietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun