Kultur Topaketen Garaia izanen dute Senperen apirilaren 6tik 19ra

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 2a, 19:00
Larreko kultur etxearen inguruan kultur egitarau zabala izanen dute egunotan Senperen.

Haur eta gaztetxoen pintura lehiaketarekin eta Maider Cigarroaren kontzertuarekin abiatuko da larunbatean

Kultur Topaketen Garaian sartuko dira Senperen apirilaren 6tik 19ra eta hainbat ekitaldi izanen dira. Hasteko, apirilaren 6an, larunbatean 09:00etatik 13:00etara, Senpereko Ortzadarrak antolatutako pintura lehiaketa izanen da Larrekon, 8 eta 14 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Egun berean, Maider Cigarroa musikari senpertarraren Biran den lasaia kontzertua 20:30ean. Aipatzekoa da Arranoen Begia elkarteko argazkilarien lanean ariko direla topaketako egun guztietan.

  • Apirilaren 7an, igandean, 17:00etan, Le repas des Fauves antzerkia izanen dute Larrekon. 1942an, Frantzia okupatuan iragaiten den gertakari bat aipatzen du komedia dramatiko honek.
  • Apirilaren 9an, asteartean 14:30etik 18:00etara, pintura eta eskultura tailerra eskainiko dute Senpereko Ortzadarra elkarteko artistek, beraien lanak publikoaren aitzinean eginez Larreko atarian. Egun berean, Larreko barnean, O! Dantza ikuskizuna eskainiko du urritik Elirale taldeak.
  • Apirilaren 10ean, 10:30ean eta 14:00etan, Cie Kixka antzerki taldearekin eskutik, antzerki entsegu publikoak eginen dituzte.
  • Apirilaren 12an, Régis Mailhot umoristak bere emanaldia eskainiko du 20:30ean, ongi ezaguna Frantziako telebistan.
  • Apirilaren 13an afro/euskal musika eta dantza topaketa eginen dute 14:00etatik 23:00etara, Association Doomy Yoff de France (ADYF) elkarteak antolatua.
  • Apirilaren 14an, 09:30ean eta 12:30ean Zirikolatz dantza taldearen Dantz’Hari ikuskizunaren entseguak eginen dituzte. Ikuskizun hau apirilaren 26an eta 27an aurkeztuko dute.
  • Apirilaren 16an eta 17an Epaulard Senpere elkarteak antolatutako itsasontzien maketa erakusketa eginen dute Larrekon. Hilaren 17an, 16:00etan solasaldia ere izanen dute.
  • Apirilaren 18an, Mois du son musika emanaldia izanen dute Mediatekan 18:00etan. Sarreran borondatea uzteko modua izanen da eta mozkinak Senpereko CCASi itzuliko zaizkio. Egun berean, 18:00etan Larrekon, helduentzako antzerki entseguak eskainiko du CIE Kixka taldeak.
  • Apirilaren 19an, azkenik, rock kontzertua emanen du 21:00etan Pourkoipa musika taldeak.

Egitaraua herriko etxeko webgunean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun