Maider Cigarroak kontzertua emanen du apirilaren 6an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 18:00
Maider Cigarroa musikari senpertarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du larunbat arratsean sorterrian.

Musikari senpertarrak Biran den lasaia bere lehen diskoa aurkeztuko du larunbatean 20:30ean hasita Larrekon

Kultur Topaketen Garaian sartuko dira Senperen apirilaren 6tik 19ra eta hainbat ekitaldi izanen dira. Hasteko, Maider Cigarroa musikari senpertarraren Biran den lasaia lehen diskoa aurkezteko kontzertua aditzeko aukera izanen dute Larreko kulturgunean apirilaren 6an, larunbatean 20:30ean. Sartzea 16 euro kostako da, 10 euro prezio murriztua.

Maider Cigarroaren Biran den lasaia lehen diskoa kontzertuan aditzeko aukera izanen da larunbatean. Senpertar honek, bere ibilbide guztia musika eta kantuari itzulia du, Hiru-Soinu taldearekin hasi eta gaur, aldiz, Gurashow taldearekin agertzen da.

Maider Cigarroak bere musika aurkeztu nahi du, bere hitz eta doinuen bidez. Entzuleek musika intimo bat deskubrituko dute, non intentsitatea eta zintzotasuna oinarrizko balioak diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun