Sarako Pontx pailazoak ikusgarri berria aurkeztuko du larunbatean. Herrian bertan eginen du aurkezpena, 17:00etan Lur Berri gelan. Gelara! izena du ikuskizunak, eta izenak dioen bezala Pontx ikasgelan murgilduko da. Ikuskizuna lehenengoz larunbatean emanen badute ere, kanta bat aditzeko modua bada dagoeneko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.