Zugarramurdiko herriko etxearen kasuan, berokuntza eta ur beroa aerotermiarekin eginen dituzte, eta teilatu eta pareten isolamendua gain-gainean paratuko dute. Kontuan hartuz eraikin osoa berritzeko aurrekontua 900.000 euro ingurukoa dela, hartuko den dirulaguntza honek ederki arinduko du Zugarramurdiko herriak ordaindu beharrekoa.