Larunbatean mendiko bizikleten ibilaldian jendetza handia bildu zen, arratsaldeko Sara korrikan bezalaxe: Guillaume Levoy izan zen irabazle. Arratseko kontzertuan 2.400 sarrera izan ziren.
Igandean meza nagusia Urruñako klikarekin, ondotik bi Hil Harrietan beteranoak ohoratu zituzten eta auzapezak loreak pausatu zituen. Gero klikak egin zuen kontzertua plazan, Plazako errebotean ere luzerako partida ederra izan da Luzean elkarteak irabazi 08-07 Zaharrer Segi-ren kontra,
Larunbateko errebotean joko garbi OPEN Finala: Karrikaburu Frederic, Arieta Mathieu eta Petrisans Denis, 40; Frantxistegi, Etxebest Simon eta Larramendi Peio, 38.
Lur Berri gelan aperitifa izan zuten, herriko etxeak eskainia. Memento berean herriko kirolariak ohoratu zituzten, baita Joanes Etxebeste pailazoa eta Amets Arzalluz bertsolaria ere.
Arratsaldeko manifestazionean beti bezala mundua izan zen eta dena ongi pasatu zen, baita ahate jokoa ere, Aperitifa denboran eta dantzaldian ere bazen non koka.
Gaur hondar eguna
Asteburuko jende oldearen ondotik, astelehen eta astearteko ospakizunak lasaixeagoak izan dira eta gaurkoa da hondar eguna. Trinketeko zabaldegian azienda prima egin dute goizean eta plazan haurrentzako puzgarriak eta zaldi gainean ibilaldiak egiten ari dira. Arratsaldean, 17:00etan plazan esku huska partida eta trinketean eta plazan bertso saioa Amets Arzallus, Haira Aizpurua eta Oier Urreiztirekin. Julene Etxeberri gai jartzailea. 19:00etan zozketa. 19:30ean Aire Ahizpak taldearekin aperitifa. 21:30ean Burrunba elektrotxaranga. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, bestak bukatzeko.