Kirolariak ohoratuak
Lur Berri gelan aperitifa izan dute, herriko etxeak eskainia. Memento berean kirolariak ohoratu dituzte.
Pilotariak txapeldunak trinketean: Perry Nicolas lehen mailan. Pasaka, artekoa, buruz buru Mariluz Julen, Iribarren Oihan. Binaka: Iribarren Oihan eta Iriarte Eñaut, laugarren mailan: Elizalde Laurant eta Alfaro Ellande, Kimuak: Alduntzin Kaiet eta Berasategi Unai.
Plaza laxoan: Endara Denis, Kimuak B mailan: Vella Barneix Mani eta Marin Imaz Eneko baita Amorena Behotegui Xalbat ere.Errugbilariak txapeldunak, eskubaloia neskak txapeldun ordeak. Kirolariez gain, Joanes Etxebeste pailazoa eta Amets Arzalluz bertsolaria ere gogoratu dituzte.
Pilota errebotean plazan Union basque batasunean Gaztetxoak Finalean Itsasun
Sarako pilotariek, herriko bestetan ez ezik, Itsasuko finaletan ere izan ziren. Gaztetxoen mailan, Eneko Senperrena eta Arkaitz Agirre 30-16 galtzaile izan ziren Oztibarren kontra. Kimuak mailan, aldiz, Mani Vella Barneix eta Eneko Marin Imaz 30-17 irabazle 30-17 Kaiet Alduntzin eta Unai Berasategiren kontra.