Zugarramurdiko bestak agorrilaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko abu. 12a, 09:00
Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldekoak izanen dira plazan astelehen eguerdian.

Halere, ondoko larunbatean ere plater garbitzea izanen dute Akelarrenean eta lanean aritu direnendako zintzur bustitzea.

Igande goizean botako den suziriarekin eta eskearekin abiatuko dira Zugarramurdiko bestak eta, ohi bezala, hondar eguneko (ortzeguneko) zikiroarekin eta ondoko ospakizunekin borobilduko dituzte. Halere, ondoko larunbatean ere “besta” antolatu dute, Akelarrenean eginen duten plater garbitzearekin eta ondoko zintzur bustitzearekin.

Agorrilak 14, igandea

10:00etan suziria eta eskea herrian barna, musikaz alaiturik. Ondotik pintxoak eskean ibili direnendako. 16:00etan haurrendako jokoak frontoian. 18:00etan jokobesta plazan. 19:30ean Matraka elektrotxaranga plazan. 22:00etan piperrada jatea plazan. 00:00etan Tirri&Tery.

 

Agorrilak 15, astelehena

12:30ean meza nagusia. Ondotik Donibane Lohizuneko Begiraleak Dantza Taldearen ikuskizuna plazan eta aperitifa. 17:30ean herriko eta inguruko pilotari gazteen erakustaldia frontoian. Ondotik herriko pala txapelketaren finala. 19:30ean bingoa plazan. Ondotik afaltzeko taloak plazan. Arratsalde eta gauean Holako taldearen kontzertuak plazan.

 

Agorrilak 16, asteartea

09:30ean zikiroko haragi prestatzea Akelarrenean. 12:30ean herri kirolak plazan. 16:00etan haurrendako jokoak frontoian. 17:00etan bertso poteoa herrian barna, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendirekin. 20:00etan dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

 

Agorrilak 17, asteazkena

09:00etan plater tiroketa Urbian. 12:00etan meza. 12:30ean ipuin kontalaria plazan. 14:00etan adinekoendako bazkaria Azketan. 16:30ean zikiroko piperrada prestatzea Akelarrenean. 18:00etan kalejira Kuxkuxtu txarangarekin plazatik abiatuta eta ahate jokoa. 19:30ean dantzaldia Txamukos taldearekin. 23:00etan Iratzar taldearen kontzertua.

 

Agorrilak 18, ortzeguna

08:00etan zikiroko prestaketak hasiko dituzte lezean. 12:00etan aperitifa herriko ostatuetan barna Baigorriko gaiteroekin, Kuxkuxtu txarangarekin eta Atsegina txarangarekin. 14:30ean zikiro jatea lezean, gaiteroek eta txarangek animaturik. 19:00etan larrain dantza eta mutxikoak plazan. Arratsalde eta gauean Laiotz taldearen kontzertuak. Bestak finitzeko Gaixoa ni plazan.

 

Agorrilak 20, larunbata

16:00etan plater garbitzea Akelarrenean. Ondotik lanean aritu direnendako zintzur bustitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun