Berriz ere Urdazubiko osasun etxean artatuko dituzte asteburuetako larrialdiak gaurtik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 19:30
Santos Indurain osasun kontseilaria Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango udal ordezkariekin gaur egin duen bileran.

Osasun Departamentuak landa-eremuan zerbitzua bermatzeko eta Lehen Arretan zuzeneko arreta areagotzeko estrategiaren barnean kokatu diu neurria, Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango udal ordezkariekin bildu ondotik.

Urdazubi eta Zugarramurdi herrietako larrialdi osasun zerbitzua mediku egonkorrekin emanen da, arreta puntuan, asteburu honetatik aitzineraa. Hala jakinarazi die gaur Osasun Departamentuak Iñaki Ariztia (Urdazubi), Evaristo Mentaberri (Zugarramurdi) eta Xabier Maia (Baztan) udal ordezkariei, eskualde honen berezitasunak kontuan izanda, horiek horrelako arazoak konpontzearen eta landa-eremuan kalitatezko osasun arretaren aldeko apustua egitearen garrantzia defendatu duten bileran. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun