Sarako bestetan auto mozorrotuak izan dituzte igandean eta dantzak astelehenean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 10:30

Urteroko arrakasta izan zuen auto mozorrotuen ibilaldiak Sarako bestetako igandean. Arratsaldean errebotean, joaldunak, giganteak,  ahate jokoa eta indar jokoak ere egin dituzte. Jende aunitz bildu zen erreboteko plazan, jendeak maite baitu arratsaldeko manifestazione hori. Astelehen arratsaldean, berriz, Zazpiak Bat dantza taldearen emanaldia izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun