'Sugarren mende' liburua aurkeztu dute Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 29a, 18:00

Asisko Urmeneta eta Helena Xurio idazleek haien azken liburua aurkeztu zuten larunbatean Zugarramurdiko Etxeaundiko biltegian 16:00etan.

Sugarren mende Asisko Urmeneta komikigile iruindarrak Helena Xuriorekin batera egindako lana da, inkisizioaren inguruko komikia. 60 bat lagun elkartu ziren larunbatean eta Zugarramurdiko museoko aretoa ttiki gelditu zitzaienez, ez-ohiko toki batean egin zuten aurkezpena; Etxeaundiko biltegian. Liburuaren aurkezpena hausnarketa bat egiteko aukera bezala ikusi zuten herritarrek.

Bi helburu zituen hausnarketak; alde batetik, garai haietan sorgin ehizaz kolpatuak izan ziren herrien memoria berreskuratzea. Toki horietako gehienetan orain jakiten ari dira zer gertatu zen haien herrietan, eta interesa erakutsi dute gertaerak ezagutzeko. Bertzalde, gaur egun dugun informazio zabalaren arabera, “sorgina”, “akelarrea”, “sorgin ehiza”... eta halako konzeptuen erranahiak bertze gisara planteatu behar direla ikusten da eta horren arira, lan egin nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun