Piribus erakusketa ibiltariari ongietorria eman diote Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 10:00

Pirinioetako bihotzera bidaia lelopean han eta hemen egiten ari diren erakusketa ibiltaria Saran dago abuztuaren 4tik 16ra. Asteartean egin zioten harrera. Goizez eta arratsaldez izanen da ikusgai autobuseko erakusketa baina horrez gain, bertze hainbat jarduera antolatu dituzte.

Piribus kamionari ongi etorria egin diote asteartean, lehenik Battite Laborde herriko auzapezak. Laborderi iduritzen zaio erakusketa «bere lekuan dela, Saran baita gauz eder ainitz ikusteko, badutela merezimendu Pirinipetako inguruen horrela ibiltzea, erakusteko deneri zer gauza ederrak ditugun gure mendi eta mendi zoletan». ngurutako herriko, auzapez edo auzapez ordeak erehor ziren, izan Iparraldekoak zein Hegoaldekoak, baita departamendukoak ere. Euskal Herri elkargokoa lehendakariak, Jean-Rene Etchegarayk, ezin izan zuen etorri, baina bazituen elkargokoak izendatuak. Philipe Serre, kamioneko buruzagiak ere deneri ongi etorria eman zien eta aipatu zuen «etortzeko gauza eder horien ikusterat, egun guziz izanen dira auzoko eremutan eta herrietan bisitak esplikazione guziekin, bai ere konferanzak eginak euskaraz eta frantsezez denek urletzeko gisan». Eguna bukatzeko zinzur bustitze bat pintxoekin izan da. Egun hauetan Sarako inguruan baldin bazaudete etorri kamion horren ikusterat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun