Bihartik aitzinera ExpoPiribus erakusketa Saran izanen da

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 08:00

Pirinioetako bihotzera bidaia lelopean han eta hemen egiten ari diren erakusketa ibiltaria Saran izanen da abuztuaren 4tik 16ra. Goizez eta arratsaldez izanen da ikusgai autobuseko erakusketa baina horrez gain, bertze hainbat jarduera antolatu dituzte.

Abuztuaren 4tik 16ra 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara izanen da ikusgai, eta abuztuaren 14an, 22:00 arte luzatu dute bisitatzeko aukera. Euskaraz, frantsesez, katalanez, gaztelaniaz eta okzitanieraz ikusteko aukera izanen da. Bai erakusketan baita bertze hitzorduetan ere maskara erabiltzea baitaezpadakoa izanen da eta erreserbatzeko Sarako Turismo Bulegora deitu beharko da: 05 59 54 20 14. Gainerakoan egitarau zabala prestatu dute:

Abuztuaren 4, asteartea

  • 18:00etan Piribus erakusketaren inaugurazioa.

Abuztuaren 5a, asteazkena

  • 11:00etan, frontoian, Sara eta Zugarramurdiko herrien inguruko solasaldia, Claude Labatekin. Gehienez 25 lagun sartzen ahalko dira eta erreserbatzea baitezpadakoa izanen da.

Abuztuaren 6a, ortzeguna

  • 08:00etatik 13:00etara ekoizleen merkatua.
  • 09:00etan Zuhalmendiko animalien ikustera bisita. Izena aitzinetik eman beharko da.
  • 17:30ean Sparreko aparkalekutik abiatuta, Larhunera ateraldia. 16 urtetik goitikoek 20 euro eta 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Aitzinetik eman beharko da izena.

Abuztuaren 7a, ortziralea

  • 09:00etan Sarako oihanera bisita Cyrille Van Meerrekin. Gehienez 15 lagunek parte hartzen ahalko dute.
  • 19:00etan lezetako istorioak Marc Faurouxen eskutik. Gehienez 35 lagunek parte hartzen ahalko dute.

Abuztuaren 8a, larunbata

  • 09:00etatik 17:00etara Larhun natura 2000.
  • 16:00etan Koldo Ameztoirekin Lizarietako kondaira hizpide. Gehienez 12 lagun sartzen ahalko dira eta izena eman beharko da.

Abuztuaren 10a, astelehena

  • 10:00etatik 13:00etara Pirinioetako botanikaren inguruko tailerra. Erreserbatzea ezinbertzekoa izanen da.
  • 09:00etatik aitzinerea, artisau, sortzaile eta merkatarien udako merkatua.

Abuztuaren 11, asteartea

  • 17:00etan mitologia eta sorginkeria hizpide.

Abuztuaren 12a, asteazkena

  • 11:00etan herriko naturari buruzko hitzaldia Coralie Artanorekin, aperitifa eta pintxoak. Aitzinetik erreserba egin beharko da eta gehienez 15 lagun onartuko dira.

Abuztuaren 13a, ortzeguna

  • 10:00etan hegazti migrazioen inguruko ateraldia. 15 lagunek parte hartzen ahalko dute eta aitzinetik izena eman beharko da.

Abuztuaren 14a, ortziralea

  • 18:00etan herriko eta inguruko ekoizleen merkatua errebotean.
  • 19:00etan bertso saioa.

Abuztuaren 15a, larunbata

  • 17:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoan, sorginen inguruko tailerra. Gehienez 12 lagunek parte hartzen ahalko dute, aitzinetik erreserba eginda.

Abuztuaren 16a, igandea

  • 19:00etan lezean Koldo Ameztoi eta Jean Christian Irigoienen emanaldia. Gehienez 35 lagun sartu ahalko dira eta aitzinetik izena eman beharko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun