Koronabirusa

Abuztuaren 1etik aitzinera Ipar Euskal Herrian leku itxietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 15a, 11:00

Horrez gain, sintomarik izan edo ez, hala nahi duten herritarrek PCR proba egiteko aukera izanen dute. Nafarroako Gobernuak, bertzetik, gaur onartuko du maskararen erabilera derrigortzeko araua.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak atzo iragarri zuen Ipar Euskal Herrian eta Frantzian «toki publiko itxi guztietan» maskararen erabilera derrigorrezkoa izanen dela eta aldi berean, «kanpoan erabiltzea gomendagarria» dela adierazi zuen. «Prebentzio neurririk onenak barrera keinuak dira: maskarak jantzi, segurtasun tartea mantendu eta gela erabili», azaldu zuen. Horrekin batera, sintomarik izan edo ez, herritar guztiek izanen dute testa egiteko aukera, hala nahi badute. Proba horiek eginda, «positiboak bakartu» nahi dituzte, «gisa honetara herritar guztiak berriz ez konfinatu beharrik izateko».

Nafarroako Gobernuak, berriz, gaur zehaztuko du maskararen erabilera derrigortzeko araua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun