Saran izendatu dituzte Euskal Hirigune Elkargoan parte hartuko duten bi ordezkariak eta herriko sei axuantak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 10:30

Ezkerretik hasita, Patxi Jauregi, Sophie Garbiso, Jean Michel Jauregi, Battite Laborde, Carmen Errandonea eta Maritxu Arizkorreta.

Euskal Hirigune Elkargoan Battite Laborde Sarako auzapezak eta Maritxu Arizkorreta bigarren axuantak parte hartuko dute. Halaxe hautatu zituzten gehiengo osoz maiatzaren 26an egin zuten herriko kontseiluaren lehenbiziko bileran. Herriko sei axuantak eta bakoitzak bere baitan izanen dituen lan-arloak ere erabaki zituzten.

Horrela bada, lehen axuanta Stéphane Barneix izanen da eta bere gain egonen da Herri Lanak eta Urbanismoa; bigarren axuanta Maritxu Arizkorreta da eta bere gain egonen da herriko Ikastetxeekin zerikusia duten gaien ardura; hirugarren axuanta Jean Michel Jauregi da eta bere gain herriko diruzaintza eta herriko etxeko eskuartekoak; laugarren axuanta Sophie Garbiso da eta bere gain dago Gizarte gaiak eta komunikazioa; bosgarren axuanta Patxi Jauregi da eta bere gain egonen dira kultura, eskuara, kirolak eta elkarteak, eta azkenik Carmen Errandonea da seigarren axuanta eta bere kargu daude laborantza, ekologia eta ingurumena.

Erran bezala, sei komisione horien buruak Zergatik ez taldeko hautetsiak dira eta Har Hitza taldeko hiru hautetsiak ere parte hartuko dute komisione gehienetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun