Asteazkenean hasiko dituzte Zugarramurdiko bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abu. 12a, 14:00

Ortzegunean Baztango eta herriko dantzarien emanaldia izanen dute.

Abuztuaren 14an hasi eta hilaren 20an akituko dituzte bestak. Zikiro jatea abuztuaren 18an izanen dute.

Abuztuak 14, asteazkena

10:00etan txupinazoa eta eskea herri guztian barna, musikaz alaiturik. 0ndotik pintxoak Herriko Etxean. 16:00etan haurrendako jokoak frontoian. 18:00etan herri-kirolak plazan. 19:30ean Aldats elektrotxaranga plazan. 00:00etan Tirri&Tery DJa plazan.

 

Abuztuak 15, ortzeguna

12:00etan meza. 0ndotik herriko eta Baztango dantzariek edertuko dute plaza eta Herriko Etxeak aperitifa eskainiko du. 17:30ean herriko pala txapelketako finala. Ondotik Baztango eta herriko dantzarien emanaldia plazan. Arratsaldean dantzaldia plazan Kiki Bordatxorekin eta arratsean Gabezin taldeak animatuko du plaza. 

Abuztuak 16, ortziralea

09:00etan zikirorako haragia prestatzea, Akelarrenean. 12:00etan Gorriti eta bere animaliak. 16:00etan haurrendako jokoak eta aparra frontoian. 17:00etan bertso-poteoa Sarako Sarangak animaturik. 20:00etan Joselu Anaiak taldeak girotuko du plaza.

Abuztuak 17, larunbata

09:00etan plater-tiroketa Urbian. 12:00etan meza. 12:30ean erraldoiak eta buruhandiak eskualdeko trikitilariek alaiturik. 14:00etan adinekoendako bazkaria Azketan. 16:30ean zikiroko piperradaren prestatzea Akelarrenean. 18:00etan Kuxkuxtu txarangarren eskutik, plazatik kalejiran abiatuz, ahate jokoa.  19:30ean dantzaldia Txamukos taldearen eskutik. 21:30ean Balentziatik ekarritako sorpresa. Ondotik Iratzar taldea plazan.

Abuztuak 18, igandea

08:00etan zikiroa prestatzen hasiko dira lezean. 12:00etan Baigorriko gaiteroek, Kuxkuxtu txarangak eta Irungo Atsegina txarangak animaturik aperitifa herriko ostatuetan barna. 14:30ean zikiro jatea lezean gaiteroek eta txarangak animaturik. 19:00etan larrain-dantza eta muxikoak plazan. Arratsaldez eta gauez Laiotz taldea.

Abuztuak 20, asteartea

16:00etan plater garbitzea Akelarrenean. Ondotik lanean aritu direnendako zintzur bustitzea.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun