Txupinazoak eta ezkil-jotzeak hasiera emanen diete Urdazubiko Salbatore bestei asteazken arratsean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 06:30

Mahai-inguruan hainbat ospakizun izanen dituzte Urdazubin.

Ortziralean nesken frontenis txapelketako finala eta kontzertuak, larunbatean zikiro-jatea eta zingar-jatea izanen dituzte eta hondar egunean mutikoen frontenis txapelketako finala izanen dituzte 

 

Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 29tik ekainaren 2ra. Iruritan baino zortzi ordu beranduago, asteazken arratsaldeko 8etan hasiko dira txupinazoa eta ezkil-jotzearekin. Nesken frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte ortziralean eta kontzertuak izanen dira; larunbatean zikiro-jatea eta zingar-jatea eta igandean mutikoen frontenis txapelketako finala.

 

Maiatzak 29, asteazkena

20:00etan txupinazoa, ezkil jotzea eta aperitifa. 21:30ean herri afaria plazan Hauspolariek alaiturik.

 

Maiatzak 30, ortzeguna

11:00etan meza. 12:00etan ezkil jotzea eta ondotik aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30ean haurrendako jokoak. 19:00etan Haurren Zunba. 21:30ean paella jatea Holako taldeak alaituta eta ondotik dantzaldia.

 

Maiatzak 31, ortziralea

12:00etan Ameli eta Xirrikituen jostuna. 14:00etan Ugarana elkarteko emakumeen bazkaria. 16:00etan bisai pintatzea eta Zirkoloretsu antzerki taldearen emanaldia. 17:30ean txokolate jana. 18:30 nesken frontenis txapelketako finala. Ondotik, sari banaketa. 20:00etan sagardotegi mugikorra eta pintxoak plazan. 23:00etatik aitzinera kontzertuak: Aizkor erauntsia, Ufestuek eta Buiaka elektrotxaranga. Ondotik, Dj Zeta.

 

Ekainak 1, larunbata

14:30 Zikiro jatea Turrutxiki txarangak alaiturik eta ondotik karrika buelta. 16:30ean haurrendako jokoak. 21:00etan Zingar jatea plazan eta Los Cazahuates mariatxiekin dantzaldia. 00:00etan Gabenara taldearekin dantzaldia.

 

Ekainak 2, igandea

17:30ean Mutikoen frontenis txapelketako finala. Ondotik, sari banaketa. 19:00etan Plazan dantzaldia Puro relajo taldearen eskutik. Pintxo eta freskagarriak salgai. 21:00etan boletoen zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun