E•Remonte Iruña enpresak erremontista taldeak ere babesa adierazi dio Imanol Ansari

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 6a

E•Remonte Iruña enpresako hainbat pilotari, sanferminetako torneoaren aurkezpenean. Imanol Ansari elkartasuna adierazi diote.

Urnietarrak berak prentsaurrekoa emanen du ortzirale goizean

 

Oriamendiko hemezortzi erremontistak Imanol Ansari elkartasuna adieraziz idatzia plazaratu zuten aste hasieran eta orain E•Remonte Iruña enpresako erremontista taldea izan da adierazpena karrikaratu duena. «Azkenaldiko albisteen harira, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkiogu Imanol Ansari, erremonte jokalaria eta E·Remonte Iruña kirolarien taldeko aspaldiko

lankidea izanda».

Bertze aldetik, aitortu nahi dute «Imanol Ansak lankidetzan eta gardentasunez jardun duela erremontea babesteko eta etorkizuna bermatzeko, bereziki azken urtean, gaur egun kontratua duen enpresak jarduera utziko zuela iragarri zuenetik».

 

Imanol Ansak prentsaurrekoa bihar

Aipatzekoa da gaur aurkeztuko dutela buruz buruzko erremonte txapelketa (Imanol Ansa gabe) eta Imanol Ansa berak prentsaurrekoa eskainiko du bihar, abuztuak 7, Urnietako pilotalekuan. Erremontistak Oriamendik ezarritako zigorra osorik bete duela ziurtatu du eta kantxan lortutako kirol merituak errespetatzea eskatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun