Lesaka izanen du arerio Berak Nafarroako Herriarteko Txapelketa Ttikiko finalean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Lesakako pilotariak, senide, entrenatzaile eta Arkupe pilotazale elkarteko ordezkariekin batera, finalerako txartela lortu ondotik.

Bortzirietako derbia izanen da Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa Ttikiko finalean. Berak joan den asteazkenean lortu zuen uztailaren 4ko finalerako txartela, Baztani 2-1 irabazi ondotik eta larunbatean, Labriten, Lesakak eman zuen azken urratsa, Goizuetari 2-1 irabazita.

Larunbatean Labriten jokatutako finalerdian Lesakak 2-1 irabazi zion Goizuetari

Benjamin mailako partidan, Lesakako Kemen Telletxeak eta Oihan Irurietak 18-13 irabazi zieten Goizuetako Aner Zubiriri eta Aiur Makazagari.

Alebin mailan, aldiz, Goizuetako Urki Larraldek eta Inar Lujanbiok 18-14 irabazi zieten Lesakako Ainara Hitari eta Amets Irurietari.

Infantil mailako partida erabakigarrian, azkenik, Lesakako Oihan Muñoak eta Jon Madariagak 18-10 irabazi zieten Goizuetako Luken Elizegiri eta Haritz Aranberriri.

Oihan Muñoa, Jon Madariaga, Amets Irurieta, Ainara Hita, Oihan Irurieta eta Kemen Telletxea.

 

Autobusa Beratik

Beratik autobusa antolatu dute uztailaren 4ko finalera joateko eta ikusteko. Larunbatean 08:00etan abiatuko da Toki Onatik. 10:00ean hasiko dira finalak Labriten. Ondotik, Iruñetik Doneztebeko Santamaria jatetxera joanen dira bazkaltzera eta 19:30ean bueltatuko dira Berara.

 

Herriarteko handian, Leitza eta Esteribar

Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa nagusiaren finalean, berriz, Leitza eta Esteribar izanen dira. Leitzarrek hamargarren finala izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun