ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Beti Gazteko futbol talde nagusiak maila mantenduko duela segurtatzeko garaipen handia lortu du Tolosan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Beti Gazte futbol taldearen hamaikakoa ortziralean Tolosako Berazubi zelaian. 1-5 irabazi zion sailkapenean laugarren zen Tolosari eta heldu den denboraldian ere, Gipuzkoako ohorezko mailan segituko du Lesakako taldeak.

Asteburuko kirol hitzordurik garrantzitsuena eskubaloiko lauko finalak izan dira eta Errekako gizonezkoek nahiz emakumeek garaipen historikoa lortu dute, biek liga irabazi baitute. Horretaz aparte, futbolean, atseden izan dute Nafarroako ligan ari diren talde nagusiek. Gipuzkoako ligan, berriz, garaipen handia lortu zuen Beti Gaztek ortziralean Tolosan, denboraldi honetan etxetik kanpo lortutako handiena, 1-5 irabazi baitzion Tolosari. Garaipen honekin, gainera, oraindik hiru partida falta direla, matematikoki segurtatu du bertze urte batez Gipuzkoako futboleko maila nagusian segituko duela. Gure Txokoak, aldiz, Gorengoen mailarako igoera fasean berdindu egin zuen etxean eta dagoeneko ez du aukerarik erregionaleko lehen mailatik igotzeko.

FUTBOLA

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Tolosa CF 1 - Beti Gazte 5 (Jon Zabalak 2, Asier Tabernak 2 eta Mattin Lekuona)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Enaitz Portu) – Billabona 1

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

Baztan KE B 4 (Aimar Lizasoainek 2, Luhan Da Silva eta Julen Elizaintzin)– CD Ardoi C 0

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Lazkao 2 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Ona CD 0 - Beti Gazte 2 (Aimar Otxandorena eta Nahuel Gerometta)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak kopa

CD Kirol Sport 0 - Aurrera KE 1 (Eunate Belaunzaran)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak bigarren fasea

Baztan KE 3 (Kattalin Muratori, Iraide Obregozo eta Lucia Baldanta) – CD Peña Azagresa B 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 3 (Josu Larraiozek 2 eta Aitor Ripa) – UCD Burlades 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe FT A 3 (Aimar Gartxitorenak 2 eta Aimar Etxeberria) – Peña Sport FC 2

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailako jautsiera fasean

Igeltegi Donostia 7 - Beti Gazte 1 (Enaitz Bereau)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako kopan

Pasaia B 1 - Gure Txokoa 3 (Andoni Offroy, Yasir El Ouafi eta Ekhiotz Iratzoki)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako kopan

Arrupe Chaminade B 0 - Gure Txokoa 4 (Alazne Errandoneak 2, Kenia Rico eta Barbara de Caceres)

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 8 (Leiane Irazoki, Elene Muratorik 2, Irati Oiaregik 2, Irati Galarregi eta Irati Mayorak 2) – CD Peña Azagresa 0

Beti Gazte 8 (Alazne Altxuk 4, Arhane Silveirak 2, Naroa Mutuberria eta Aiala Ziluaga) – CD Lourdes 1

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa 8 (Jon Martikorenak 7 eta Alejandro Arredondo) – Sporting Herrera 1

Texas Lasartearra CF 2 - Beti Gazte 2 (Ioritz Iguzkiagirre eta Luka Rojo)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 2 (Eneko Oiartzabal eta Xamal Lazkano) – Pasaia 2

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailako bigarren fasean

Baztan KE A 3 (Ibon Irazoki, Mikel Alzate eta Oier Alzate) – CD Aoiz 3

Aurrera KE 1 (Xabier Loitegi) – CD Valle de Egues A 3

Doneztebe FT 0 – CD Inter de Pamplona 4

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailako bigarren fasean

CF Gazte Berriak Ansoain 1 - Baztan KE B 0

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailako kopan

Hernani 4 - Gure Txokoa 0

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen lauko finala Donezteben

Finalerdiak

Erreka KE 33 – BM Bardenas 26

Cantolagua 27 – BM Ardoi A 22

Finala

Erreka KE 24 – Cantolagua 22. Erreka txapeldun.

 

Emakumeen lauko finala Iruñeko Arrosadian

Finalerdiak

BM Ardoi 24 - Grafometal Sporting Viana 23

Erreka KE 26 – Replasa Beti-Onak 25

Finala

BM Ardoi 25 – Erreka KE 27. Erreka txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun