Elizondo Lanbide Eskolak abiatu duen janari bilketa solidarioa martxan dago Elizondon eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 27a

Egunotan Elizondo Lanbide Eskolan bildutako zenbait jaki.

Zaporeak elkartea laguntzeko astelehenean hasi zituzten janari bilketak Elizondo Lanbide Eskolan eta gaurtik aitzinera, aldiz, martxan paratu dituzte Elizondoko eta Lesakako Eroskin

Elizondo Lanbide Eskolako sei ikasle eta bi irakasle Lesboseko errefuxiatu kanpamentura boluntariotza egitera joanen dira heldu den urteko martxoan. Zaporeak elkartearen bidez gauzatuko dute egitasmoa eta, bide beretik, elkartearen aldeko janari bilketa solidarioak abiarazi dituzte aste honetan. 

Astelehenean hasi zituzten janari bilketa solidarioak Elizondo Lanbide Eskolan eta bihar arte martxan edukiko dituzte, 08:30etik 15:00etarat. Bertzetik, Elizondoko eta Lesakako Eroskin ere jakiak bilduko dituzte; gaurtik etzira bitarte, bietan dendako ordutegian. 

Hona hemen bilduko dituzten jakien zerrenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun