Zaporeak elkartea laguntzeko janari bilketa solidarioak abiaraziko dituzte Elizondo Lanbide Eskolakoek

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 21a

Lesboseko proiektua eta janari bilketak aitzinera eramaten ari diren sei ikasleak. Argazkia: Utzitakoa.

Elizondo Lanbide Eskolako sei ikasle eta bi irakasle Zaporeak elkartearekin Lesboseko errefuxiatu kanpamentura joatekoak dira. Halaber, janari bilketa solidarioak ere martxan paratuko dituzte heldu den astetik aitzinera Elizondon eta Lesakan.

Zaporeak elkartea laguntzeko, janari bilketa solidarioak eginen dituzte Elizondo Lanbide Eskolako Goi Mailako Administrazio eta Finantza Zikloko sei ikaslek eta bi irakaslek. 

Jakiak uzteko puntuak Elizondo Lanbide Eskola eta Elizondoko zein Lesakako Eroski izanen dira. Elizondo Lanbide Eskolan heldu den astelehenetik ortziralera bitarte, 08:30etik 15:00etara; eta ortzegunetik larunbaterat, berriz, Elizondoko eta Lesakako Eroskin, bietan dendako ordutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun