Azaroak 25

Abuztura bitarte indarkeria matxistari lotutako 27 salaketa aurkeztu dituzte aurten eskualdean

Gaur, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, eskualdean izan diren salaketa kopuruak bildu ditu TTIPI-TTAPAk. Datuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Atalak emandakoak dira. Abuztura bitartekoak dira. 

Bildutako datuen arabera, aurtengo ilbeltzetik abuztura bitarte, Baztanen, Bertizaranan, Bortzirietan, Leitzaldean, Malerrekan, Urumealdean eta Urdazubi-Zugarramurdin, indarkeria matxistari lotutako 27 salaketa aurkeztu dituzte. Batez ere eraso psikikoak (% 37,04) eta fisikoak eta psikikoak –biak– (% 33,33) izan dira, eta erasotzaileen datuei erreparatuz, gehienak 30 eta 49 urte bitartekoak dira eta hurbilekoak: erasoen % 37,04 bikotekide ohiek eginak izan dira, % 29,63 gaur egungo bikotekideek eginak eta % 22,22 familiako kideek eginak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun