Azaroak 25

Indarkeria matxistaren kontrako egunaren harira mobilizazioak herriz herri

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 24a

Azaroaren 25a morez seinalatutako data da egutegian, emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko eguna. Aurten ere mobilizazio eguna izanen da. Ikusi albiste barrenean eskualdean ze hitzordu antolatu dituzten. Zure herrian egitekoak diren mobilizazioetan irudiak hartzen badituzu, bidali (0034) 744 48 43 61 zenbakira Whatsappetik edo Telegrametik eta ERRAN.EUSen argitaratuko ditu TTIPI-TTAPAk.  

Azaroaren 25eko hitzorduak

Baztango ekitaldiak
  • 12:00etan elkarretaratzea Elizondoko plazan, udalak deituta.
  • 19:00etan, Iñarrosi Baztango Gazte Feministak eta Baztango Talde Feministak deituta mobilizazioa Elizondoko plazan.  

 
Bortzirietako ekitaldiak
  • 10:45ean elkarretaratze instituzionala Berako Toki Ona institutuko zelai gorrian.
  • 12:00etan elkarretaratze instituzionala Arantzako plazan.
  • 12:00etan elkarretaratze instituzionala Etxalarko plazan.
  • 12:00etan elkarretaratze instituzionala Igantziko plazan.
  • 12:00etan elkarretaratze instituzionala Lesakako Plaza Zaharrean.
  • 18:30ean elkarretaratzea Etxalarko plazan, Añarra taldeak antolatuta.
  • 19:30ean elkarretaratzea Berako Kanttonberrin, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta.
  • 19:30ean elkarretaratzea Lesakako Plaza Zaharrean, Xulufrinak taldeak antolatuta. 

 
Leitzaldeko eta Urumealdeko ekitaldiak
  • 18:00etan kalejira Goizuetan, plazatik abiatuta. Ondotik txokolatea banatuko dute. 
  • 18:00etan elkarretaratzea Aresoko Plaza Zaharrean.
  • 18:30ean elkarretaratzea Aranon, kontzejuko atarian, eta ondotik mokadua eta tertulia.
  • 19:30ean elkarretaratzea Leitzako plazan. 

 
Malerrekako eta Bertizaranako ekitaldiak
  • 12:00etan elkarretaratzea Doneztebeko eskola pareko biribilgunean, Malerrekako Mankomunitateak antolatuta. 
 
Xaretako ekitaldiak
  • 19:00etan elkarretaratzea Sarako plazan. 

 

Ondoko egunetan ekitaldi gehiago

  • Azaroak 26, asteazkena: Etorkizun hobe baterantz ihes gela Donezteben, 12 urtetik gorakoendako. Doneztebeko Udalak eta Aske elkarteak antolatu dute eta Galbaraialde egoitzan izanen da, 16:30etik 20:00etara. Izena nahitaez eman behar da lotura honetan sartuta. 
  • Azaroak 27, ortzeguna: Pentsioa ez ordaintzea, emakumeen kontrako indarkeria ekonomikoa hitzaldia, 17:30ean Elizondoko Arizkunenean. Baztango Berdintasun Zerbitzuak antolatu du eta hizlaria Ixaxi Perez Fernandez izanen da.
  • Azaroak 28, ortziralea: Malerrekako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Kontuk eta komerik ipuin kontalaria Narbarteko Herriko Etxeko goiko solairuan, 17:00etan. Ixabel Agirresarobe Arzallus izanen da ipuin kontalaria. 
  • Azaroak 28, ortziralea: Liliak xuri beltzean errezitaldi musikatua, 19:00etatik 20:00etara, Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean. Garbiñe Leitza Mikeo pianoan eta Haizea Loira Matxiñena kantari ariko dira. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du.
  • Azaroak 29, larunbata: Etorkizun hobe baterantz ihes gela Elizondon, 12 urtetik gorakoendako. Arizkuneneko beheko solairuan izanen da, taldeka banatuta, egun osoan. Izena nahitaez eman behar da lotura honetan sartuta. Baztango Berdintasun Zerbitzuak eta Aske elkarteak antolatu dute.
  • Abenduak 16, asteartea: Ziber-indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak solasaldia Esti Linares Bahillorekin Beran. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du eta 18:00etatik 19:30era Beralandetan izanen da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun