Ttipi Txartela

«Saltatuz disfrutatu eta bitartean gorputza mugitu»

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 8a

Ezkabarteko poligonoko elastikoz beteriko lokalaren bueltan, Salting-aren bueltan, solasean ibili gara Ainhoa Iparragirrerekin. Eskaintzen dituzten klaseak, lokala alokatzeko aukera diferenteak, beraien helburuak...izan ditugu solasgai.

Ezkabarteko poligonoan dagoen elastikoz beteriko gela, Salting-a, «aisialdirako» dela azaldu du Ainhoa Iparragirrek: «Batez ere haurrendako prestatuta dago eta aisia eskaintzeaz gain, kirola egiteko modu bat ere eskaintzen dugu». Elastikoak nagusitzen dira , baina bertzelakoak ere badituzte: «Elastikoek betetzen dute batez ere lokala, baina, horrez gain, tirolinak, tranpolinak eta saltatuz jostatu ahal izateko hainbat joko interaktibo baditugu. Saltoa ardatz gisa hartuta joko desberdinak sartuz joan baikara urtez urte». 

Egun solteetan joan daiteke eta aste tartez baita bi hilero berritzen dituzten klaseak ere eskaintzen dituzte «haurrek arratsaldea disfrutatzeko eta, bitartean, gorputza mugitzeko» helburuarekin. Eta horrez gain, urtebetetzeak bezalako ekitaldi berezietarako edota talde handiendako lokala alokatzeko aukera ematen dute. Lokala publikoari hetsita dagoen ordutegietan alokatu ohi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun