Ttipi Txartela

«Kobazuloa ikaragarri ondo kontserbatuta dago»

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 6a

Amaia Govillar Mendukilon

Astitzeko Mendukilo kobazuloa «Nafarroan dagoen altxor» gisa definitu du Amaia Govillarrek; eta leku «berezi» eta «ikaragarri» honen inguruan kontu kontari ibili da. Publikoari kobazuloaz gozatzeko zein aukera mota eskaintzen dizkioten ere azaldu du.

Astitzen dagoen Mendukilo kobazuloan «naturaren inguruko heziketari» garrantzia ematen diotela azaldu du Amaia Govillarrek, eta jendea bertatik «hunkituta» ateratzeko ahalegina egiten dutela gehitu du. «Balorean jartzen dena apreziatzen da eta apreziatzen dena zaintzen da». Eta zaintze lan horretan udalek egiten duten lana «goraipatzekoa» dela argi utzi du. Kobazuloa «oso ondo kontserbatuta» dago eta «altxor» bat da, gainera «bolumen oso handiko gela bitxiak» ditu. 

Aurten 20.urteurrena ospatzen ari dira eta, hortaz, bisita bereziak egiten ari dira urte osoan; adituekin bisitak, bisita antzeztuak... Gainera, bisita bakoitza diferentea dela esplikatu du: «Bisita guziak desberdinak dira, publiko oro desberdina delako eta aldiro hari egokitzen saiatzen garelako». Bertzalde, berriki, kobazuloko argiztapena aldatu egin dute eta horrek kobazuloa bertze modu batean ikusteko aukera ematen duela eta «bertze Mendukilo bat» dirudiela erran du Govillarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun