Hiru ontzi motatan ibiltzeko aukera ematen du; «pedaloak, kanoa kanadarrak eta ekarri berri dudan traino haundia, Bilintx. Izen hori jarri diot gure auzoari ospea eman zion poetaren omenez». Gainera, «piraguak ez bezala, kanoak oso erosoak eta errazak dira, edozein ibiltzeko modukoak. Eremu lasai eta natural batean goiz edo arratsalde polita pasatzeko modua da».
Eguraldi ona hastean «jende gehiago animatzen da, baina ontziak iraultzea ia ezinezkoa denez, urte osoan irekitzen dut. Hori da aldarrikatzen dudana; neguan jendea mendira joaten den bezala, ibaia ere polita da udazkeneko koloreekin».