TTIPI-TTAPAri donazioa egiten diotenek %80 desgrabazioa dute Errentaren Aitorpenean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 15a, 11:00

Berako Ricardo Baroja Eskolako 6. mailako ikasleak TTIPI-TTAPA ezagutzera etorri ziren 2024ko urrian.

TTIPI-TTAPA irabazi asmorik gabeko fundazio bat da, eta, interes sozialekoa delako eta betetzen duen funtzio soziokulturalaren errekonozimenduan, 2015az geroztik Nafarroako Gobernuak MEKNA (Mezenasgo Kultura Nafarroa) zigiluarekin aitortua duen proiektuetako bat da.

Horrek erran nahi du partikularrek eta enpresek Ttipi-Ttapa Fundazioari egiten dioten donazioek desgrabazioa dutela Errentaren Aitorpenean edo Sozietateen Gaineko Zergan.

Pertsona partikularren kasuan, desgrabazioa % 80koa da lehen 250 euroetan. Konparazione, aurten 250 euroko donazio bat eginez gero, heldu den urtean 2025eko Errentaren Aitorpena egiterakoan 200 euroko desgrabazioa izanen dute kuotan, eta 50 euroko donazioa eginez gero, 40 euroko desgrabazioa.

2024ko Errenta Aitorpenerako ziurtagiriak

Joan den urtean Ttipi-Ttapa Fundazioari donazioa egin bazenion, egunotan hartuko duzu etxean 2024ko Errenta Aitorpenerako ziurtagiria. Errenta Aitorpena egina bidaltzen badizute, guk bidalitako ziurtagiriarekin ez duzu deus berezirik egin behar. Nafarroako Ogasunak badu Ttipi-Ttapa Fundazioari egin zenion donazioen berri, eta Ogasunak bidalitako proposamenean dagoeneko apuntatua ikusi duzu. Eta Errenta Aitorpena ez badizute egina bidaltzen, kasu horretan hor duzu bidali dizugun ziurtagiria.

2025eko kobrantzak apiril hasieran

Kontrako abisurik eman ezean, apiril hasieran bidaliko ditugu banketxera 2025eko ordainagiriak. Hortaz, daturen bat aldatu nahi izanez gero, komeni da lehenbailehen abisatzea. Horretarako, 948 63 54 58 telefonora deitu behar duzu bulego orduetan (08:00etatik 15:00etara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun