Alde batetik «auditoriuma hainbat ekitalditarako erabiltzen da: aurkezpenak, prentsaurrekoak, ekitaldi korporatiboak…». Bestetik, «haurrentzako tailerrak egiteko erakusketa aretoak ditugu eta urtebetetzeak ospatzeko aukera ere ematen dugu. Oso polita izaten da; bisita gidatua, merienda eta altxorra bilatzeko jokoa. Umeek ongi pasatu eta aldi berean ikasten dute».
Goiko aldean aretoa eta terraza dute, jatetxe bezala erabil daitekeena. «Espazioa alokatzen dugu talde, kuadrilla, enpresei… bista zoragarriak ditu eta norberak nahi duen cateringa ekartzeko askatasuna du, edozein festa edo bilera egiteko».
Ekimen propioak ere egiten dituzte, «adibidez, Aste Nagusian terrazan afaltzeko eta suak ikusteko aukera eman genuen. Gainera, zinemaren astea egiten dugu dohainik, itsasoarekin lotuak dauden film eta film labur onenak ikusteko aukera emanez».