Gure Txokoako futbol talde nagusiak ez du mailaz igotzea lortu

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 08:00

Beti Gazteko gizonezkoen talde nagusiak garaipen ederra lortu zuen Hernanin eta heldu den urtean ere Gipuzkoako Ohorezko mailan jokatuko duela segurtatua zuen. Argazkia: Bidal Etxarte

Nafarroako Gorengoen mailako derbian Doneztebe nagusitu zaio Aurrerari, Baztanek galdu du Berbinzanan eta aunitz zaildu zaio igoerako promozioa jokatzea eta Beti Gazteko gizonezkoek maila mantentzea segurtatzeko garaipena lortu dute Hernanin

Erreka gizonezkoen eskubaloi taldearen kopako garaipena izan da asteburuko kirol lorpenik handiena, baina futbolak ere partida garrantzitsuak utzi ditu. Talde nagusien artean Doneztebek (Aurreraren kontrako derbian, hori bai) eta Beti Gazteko gizonezkoek (maila mantenduko duela matematikoki segurtatzeko) bakarrik lortu dituzte garaipenak. Gure Txokoak galdu egin du Lazkaon eta, honela, ez du mailaz igotzerik lortu. Baztango talde nagusiak ere galdu egin zuen Berbizananan eta aunitz zaildu zaio igoera promozioa jokatzeko aukera. Azken partidan irabazi egin beharko du eta bertze emaitzen esperoan egon. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek ligako azken partida irabazi zuten Animainean.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Hernani 0 - Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Ander Ordoki)

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Injerto 3 - CD Baztan 1 (Elur Meoki)

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Doneztebe FT 4 (Ugaitz Aldabe, Borja Arregi, Urko Oiarzabal eta Javier Ostiz)- Aurrera KE 1 (OInatz Mariezkurrena) derbia erraz irabazi zuten doneztebarrek.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera faseko azken partida

Lazkao 2 - Gure Txokoa 1 (Ruben Pedrosa). Ez dute igoerarik lortu beratarrek.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea) – Intxaurdi 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Ostadar SKT 1 - Beti Gazte 0

Gure Txokoa 3 (Aitor Etxeberriak 2 eta Jokin Irazoki) – Martutene 3

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Gares 2 - CD Baztan 1 (Haritz Bidegain)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Berriozar CF B 5 - CD Baztan B 0

CD Beti Onak 4 - Doneztebe FT 3 (Koteto Ezkura, Ibai Mindegia eta Izei Astibia)

Aurrera KE 10 (Eder Sagastibeltzak 6, Ibai Remirezek 2, Aitor Lizartza eta Oier Aranburu) – CD Lezkairu B 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 3 (Goiuri Zabaleta, Eunate Belaunzaran eta Naroa Olano)– Mulier FCN 4

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte 1 (Urko Olaizola) – Martutene B 2

Antigua Luberri 1 - Gure Txokoa 0

Nafarroako mutiko kadeteen igoera faseko lehen kanporaketa, itzulerakoa

CD Baztan 2 (Aitor Ripa eta Ander Garate) – CD Larrate 2 (joanekoan 1-0 galdu zuen Baztanek, beraz kanporatua).

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopako hirugarren kanporaketa

Doneztebe FT 4 (Jon Ander Etxebeste, Rafa Guertan, Iñaki Bazterrika eta Unai Eraso)– Rotxapea CD 5. Doneztebe kanporatua.

Aurrera KE 2 (Ganix Rodriguez eta Oinatz Alkorta) – CD Amigó A 2. Penaltietan Amigó sailkatua.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Mariño Real Union B 2 - Gure Txokoa 3 (Oihana Nuñezek 2 eta Haizea Otaegi)

Nafarroako neska kadete infantilak txapeldunen faseko kanporaketak

CD Baztan 2 (Kattalin Muratori eta Lucia Baldanta) – CD Amigó 0. Baztan finalerdietarako sailkatua.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT 0 – CD San Adrian 1

CD Inter de Pamplona 3 - CD Baztan 2 (Aiert Zelaieta eta Oier Etxaide)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopako kanporaketak

Erain Txindoki 3 - Gure Txokoa 1 (Danel Perez)

Futbol 8 neska infantil-alebinak kopako kanporaketa

Gure Txokoa A 5 (Aroa Martinek 3, Amaia Urroz eta Mara Aracues) – CD Ilumberri 0

UD Mutilvera A 3 - Baztan A 2

Futbol 8 neska benjamin-alebinak kopako kanporaketa

Mulier FCN C 5 - Baztan B 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopako finala Donezteben

Erreka KE 33 – BM Ardoi 30

 

ERRUGBIA

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT 43 – Biok Txingudi RC 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun