Finalaurrekoen fasea bukatuta, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalari begira jarri dira bertsolariak eta bertsozaleak. Dagoeneko erabakia dago zein izanen diren zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo (Lesaka), Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Finala Anaitasunan izanen da, 17:00etan.