Ttipi Txartela

«Haurren kopurua mugatuta, espazio gehiago dute eta gusturago ibiltzen dira»

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 12:00

0-12 urteko haurrentzako parkea da Donostiako Izar Park, «haien psikomotrizitatea eta soziabilitatea garatzen laguntzen duena», bertako Helena Garciak eta Mikel Laboreriak azaldu dutenez.

Familientzako, ikastetxeentzako eta udalekuentzako eskaintza dute; «orain ikastola aunitz etortzen dira, batez ere oporren aitzinetik, 35-200 lagun arteko taldeetan». Izan ere, «parkeak 327 haurrentzako lekua dauka, baina jendea bere kabuz etortzen denean 140 haur bakarrik uzten ditugu sartzen, askatasun gehiago izan dezaten eta gurasoek ere tokia izan dezaten».

Urtebetetzeak ere «aunitzetan» ospatzen dituzte; «3 orduko joko saioa izaten dute eta merienda ere eskaintzen diegu. Aste tartez zein asteburuetan, goizez eta arratsaldez egiten dira».

Azaldu dutenez, «haurren aisialdiaren munduan joera moderno aunitz izaten dira, baina haurrei beti gustatuko zaie txirrista batetik jaustea edo bola igerilekuetan ibiltzea. Hori ez da inoiz aldatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun