Izan ere, «jendeak gure espeziak zein diren ezagutzea nahi dugu. Urtero 40.000 bat haur etortzen zaizkigu bisitan, eta ttikiek eta gazteek gure itsasoa zein aberatsa den eta zein arazo dituen erakusten saiatzen gara. Horrela, itsasoa maitatzeko aukera gehiago izanen dituzte eta etorkizuna direnez, arazo hauei konponbidea ematea espero dugu».
Hala ere, ez dira haurrak bakarrik ibiltzen; «Aquariuma Euskal Herriko bigarren museorik bisitatuena da, Guggenheimen ondotik. 300.000 bisitari baino gehiago ditugu urtero; 3 urtetatik hasi eta 100 urtetarainoko profilak ditugu».
Museo zaharra da Aquariuma, baina berritasunak ez dira falta; «guretzako jaiotzak dira berritasunik nagusiak. Bertako espeziak erakusteaz gain, bertan ziklo guztia egin dezaten saiatzen gara, batez ere hemengo espezieek».