N-121-A

Ireki dute N-121-A errepidea Arraizko Bentan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 11:53

Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

N-121-A errepidea erabat moztuta egon da goizean Arraizko Bentetan, 25. kilometroan, autoen garraioan zebilen kamioi batek su hartu duelako. Kamioiko gidaria onik atera da eta suhiltzaileak eta foruzainak lanean aritu ondotik errepidea berriz ireki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun